Hirugarren bilkura publikoa: Zein auzo biharko?
Bilkura hau herrian bizi diren biztanleen eguneroko arazoak entzuteko aukera izan da. Gaiak ainitz izan dira: zirkulazioa, argiztapena, paisaia mantentzea, komunikazioa, animazioak eta auzolana. Arazoak sortu dira, baina konponbideak ere proposatu dira. Ainitz etorri zarezte, gai hau denen egitekoa baita, eskerrik asko!
Zirkulazioa
Herriko zirkulazioa lasaitzeko ideiak kontrako eragina izan du: biztanle batzuek (herriko etxearen gibelean, adibidez) itzuli handiak egin behar dituzte geltokira edo postetxera joaiteko.
Segurtasun-arazo batzuk daude:
- Renaud etorbideko lekuak mugatzen dituzten plotsek arazoak sortzen dituzte otoerii, nahiz eta zirkulazioa moteldu.
- Aldiz, azaroaren 11ko karrikan bizi direnak kexu dira, autoak lasterregi doazelako eta ainitz direlako. Jendetasun eza ikusten da etengabe. Karrika honen arazoa da autoak lehenesten direla, Frantzia osoan bezala, eta oinezkoe eta bizikleten segurtasunak, aldiz, pasatu beharko lituzke lehenik.
- Ikuspen arazo bat dago Renaud karrikaren eta Azaroaren 11ko karrikaren arteko biribilgunean, Renaud etorbidetik jausten direnak ez baitituzte oinezkoak ikusten. Gauza bera Bakearen Kafearen ondoko oinezkoentzako pasabidean, oso arriskutsua baita.
Zenbait pertsonak hiriko zirkulazio-plana berrikustea proposatu dute.
Bestalde, oinezkoentzako karriken ordutegiak kaltegarriak dira biztanleentzat, erizainentzat eta saltokientzat. Luzeegiak eta alferrikakoak dira sasoiaz kanpo Eguberrin bezala .
Zitadelako kalrrikako biztanleentzat eta merkatarientzat ere arazo berezia dago, ezin baita sekulan aparkatu eta isunak jar baitaitezke deskargatzeko lanean. Jondoni Jakobe ate ondoan aparkalekuak behar litaizke biztanleentzako.
Hiriaren kokapena komunitate-artekotasunean, desbideratzeari buruz.
Pertsona batzuk desbideraketaren betiko arazoaz arduratzen dira, eta gogorarazten dute ezinbestekoa dela autoen zirkulazioak herriko airearen kutsaduran duen eragina neurtzea.
Departamenduak ditu txosten honen gakoak. 2025ean bilera bat eta herritarren kontsulta bat izan ziren. Biltzarrean, jendeak erran digu ez dutela deus berririk ikasi. Batzu harritu dira 8 diseinu proposatuak izan baitira kontsultarentzat. Kopuru horren ondorioz, ezinezkoa da gehiengoa lortzea.
Departamenduak eskatu die alkateei Gidaritza Batzorde bat osa dezatela, elkarren artean adostu dezatela eta bozka dezatela. Guttiengoko hautetsi batek emaitzak jakitea eskatu zuen, eta ez da onartua izan. Bakarrik dakigu Garaziko egungo auzapezak trenbidearen ondotik doan trazaduraren alde bozkatu duela.
Argiztapena
Jende asko kexatzen da gauez argirik ez dagoelako. Zitadelako karrikan mozturak ardura badira, eta hori, nahiz eta seinalatu. Urgain karrikan bizi diren batzuek gau osoa ematen dute beren lorategietako argiak piztuta, eta gauez ere zaila da Eiheraberri auzora itzultzea.
Egia da energia kontsumoa eta argi kutsadura guttitu behar direla, baina segurtasun arazoak ere aipatu behar dira. Hainbat aterabide aipatzen dira:
- Argiztapen osoaren potentziaren eta haren absentziaren arteko erdibideko aterabidea bilatzea, oinezkoak eror ez daitezen.
- Ledetan inbestitzea kario da, baina denborarekin energia aurrezten da eta diru hori pixkanaka argiztapena hobetzen inbestituahal litaike.
- Erabilgarriak ez diren hiriko argiztapen batzuk kentzea: zubien azpikoak edo zuhaitzak argiztatzen dituztenak.
Komunikazioa
Biztanleek, gure biltzar ezberdinetan, aski informatu ez direla egiaztatzen dute.
Biltzarrera etorri diren gehienak ez dira herriko etxearen webgunera edo sare sozialetara joaten. Herriko etxeko kanpoko informazio gunea nahasia da.
Donibane Erneko taldeak panelen proposamenak harrera ona izan du. Batzuek pasabide estrategikoetan ikusten dituzte, eta beste batzuek auzo ezberdinetan jartzea proposatzen dute. Mantenduak izan behar dute, eta eskura eduki behar dituzte. Jendeak ere elebidun informazioa eskatzen du.
Era berean, biztanleei gustatuko litzaieke biltzar hau bezalako topaketa gehiago izatea, zure beharrak entzun daitezen. Soluzioak ainitzak dira eta ikertu beharrekoak: auzoetako batzordeak (biltzarretara bortxaz etortzen ez diren biztanleengana joateko), herriko etxe foro erregularrak edo herriko etxetik kanpoko batzordeak hainbat gairi buruz. Jendeak dio ez duela jakin gaur egungo herriko etxez kanpoko batzordeetan parte hartzeko aukerarik.
Ingurumenaren zaintzea
Herriko hainbat tokitan aurkitutako arazoa da. Duela gutti gertatu da zuhaitzak erori direla Jondoni Jakobe Atean.
Bizilagun batek adierazi du Eiheraberri auzoa blokeatuta izaiteko arriskuan dagoela, errepide ondoko zuhaitzak bidea eramaten ari baitira.
Luzia Pasalekuko zuhaitzek ere kezkatzen dituzte biztanleak.
ONF teknikari bat ekarri beharko litzateke, ahalik eta hobekien egiteko, eta herriko etxeko langileekin adarrak mozteko edo txirikordatzeko, itzala sortzeko.
Animazioak eta auzo-bizitza
Leku seguru gehiago nahi dituzte haurrentzat auzoetan, jolasekin eta jarlekuekin.
Portaleburu eta Zalikarte auzoek elkarrekin hartzen dituzte Komiteko gazteak herriko bestetan. Ideia hori atseginez zabal liteke.
Beste biztanle batzuei gustatuko litzaieke auzokoen jaia indarberritzea, edo urte osoan zehar eta adin ezberdinetarako pentsaturiko animazioak antolatzea. Herriko etxeak bultza litzakeen ekimenak dira.
Azkenik, beste pertsona batzuek gogoratzen dute 3 urtez herriko bestak urrian tokiz aldatu zituztela, Donibandarrak turismo denboralditik landa berriz elkartzeko.
