Kaixo guztioi
Donibane Erne ! kolektiboak, bere engaiamenduaren jarraipenean, zerrenda bat presentatuko du 2026eko herriko hauteskundeetan.
Donibandar agurgarriak,
2026eko Martxoaren 15ean iragaitekoak diren herri eta elkargoko hauteskundeen kari, konbikzio eta zintzotasun osoz mezu hau helarazten dizuegu.
Elgarrekin, gure iduriko herri baten eraikitzeko parada dugu, boz bakoitza kontuan hartuko duen eta gutariko bakoitzak loratzeko parada emanen duen herri bat eraikitzeko parada dugu.
Gure proiektua balore garrantzitsuenetan oinarritzen da: hurbiltasuna, entzutea, elkartasuna, berdintasuna eta gardentasuna.
Elgarrizketarako idekia den herriko etxea nahi dugu, eta horretarako, Donibandarrei idekitako
batzordeak eta auzo-kontseiluak plantan ezarriko ditugu, funtsezko trukaketa eta erabaki demokratikoetarako espazioak.
Argi dugu, herritarren parte-hartzearen bidez eraikiko dugu biharko Donibane Garazi.
Pertsona, berdintasuna eta inklusioa proiektuaren erdigunean jar ditzagun.
Ingurumenari lotu erronkei determinazioz aurre egin behar diegu.
Beroketa klimatikoaren prebentzioa gure ekintzen erdigunean izanen da, bero handi eta uholdeen kontra borrokatuz, beti ere gure bioaniztasuna zainduz.
Tokiko dinamismoarentzat ezinbestekoak badira ere, gure komertzioak lanjer handian dira. Sustengatuko ditugu iraun dezaten eta urte osoan irekirik egon daitezen.
Egiazko hizkuntza-politika bat plantan ezarriko dugu, arlo guzietan, herritar orok euskaraz bizitzeko eta adierazteko parada ukan dezagun.
Donibane Garazik bere dinamismoa, alaitasuna eta irria berreskuratu behar ditu, eta hori jendeen arteko lotura eta elkarbizitzaren bidez lortuko dugu.
Zuekin, ingurumena, elkartasuna, berdintasuna eta euskara lehentasun ukanen duen herriko etxea eraiki dezagun.
Zuen engaiamenduak diferentzia egin dezake.
Agur beroak,
Donibane Erne / Donibane Autrement
