Article

Lehen bilkura publikoa

2025eko azaroaren 27ko gure lehen bilkura publikoaren bilduma. Anitz zinezten ! Milesker zueri.

DONIBANE ERNE! idatzia

Ostegun huntan gure lehen bilkura publikoa egin dugu, herritarrei hitza emaiteko xedearekin. Gure herrian gehien interesatzen zaienaz hitz egin eta eztabaidatu dezaten. Plantan eman beharreko ekimenei buruz, lehentasunezko ardatzei buruz eta asmatu beharreko ikuspegiei buruz.


Belarriak tente, auzo desberdinetako 30 bat lagunen errezebitzeko plazerra ukan dugu.


Lehen hartu emanetatik denek bat egin zuten Donibane Garaziren nortasun azkarra eta edertasuna baloratzeko, baina baita aldarrikatzeko ere! Herriaz berjabetzea eta gauzen egiteko manera aldatzea premiazkoak agertu dira. Kontua ez da soilik Donibane Garaziri buruz hitz egitea, baizik eta donibandarrei, biztanleak erabaki guneen erdian ezarriz. Hori hautetsi taldearen eta biztanleen arteko harremanak sinplifikatuz hasten da. Gaur egun falta diren hurbiltasuna eta elgar aditzearen bitartez.


Hori irudikatzeko, Errobi bazterraren kudeaketa aipatu da, ibilbidea kondutan hartuz (gaueko argiztapena, garbitasuna, zikin untziak, xakur kakak), eta bertako berdeguneen kudeaketa kondutan hartuz (arbolen inausketak, landaketak).


Azken pundu horri esker, trantsizio bat egin ahal izan zen, klima aldaketak galdegiten dituen aldaketekin edota betonizazioa / landatze dueluarekin. Donibane Garazin, dirudienez, betonizazioa da nagusi. Alabaina, gero eta ohikoagoak diren muturreko klima gorabeherei kasu emanez, premiazkoa da parametro horiek kondutan hartzea antolamendu proiektuetan. Adibidez, zonbait partehartzailek leku itzaltsuak eta egokituak antolatzea galdegin dute.


Kontua da, biztanleen arteko elkarrizketa permititzea. Horrentzat aipatua izan da belaunaldien arteko trukaketa egiteko bil leku baten beharra. Pleñitu dira herriak duen animazio eta bizi eskasaz, batez ere uda girotik kanpo girelarik bainan uda betean ere konstatazio berdina egiten da. Gaztetxeak baizik proposatzen baitu aste guziz dohainik den programazio bat. Animazio beharra, toki beharra, elkarrekin bizitzeko beharra.


Egunerokotasunari buruzko beste problematika zehatzagoak aipatu dira, eta bilkura hunek argi uzten du elkartze denboren antolatzea beharrekoak ditugula. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guziei jiteagatik eta afari goxo batekin finitu den astiria partekatzeagatik.


Lekukotasunen bilduma hau nahiko genukenaren hastapena besterik ez da. Biztanleen iritzien zati bat baizik ez du erakusten. Orroitu asteazken gauero 7ak30tan biltzen girela, eta online jarri dugun galdetegiaren bidez ere laguntzen ahal gituziela.


Gurekin inplikatuz, Donibane Garaziren geroa afera kolektiboa bilakatzen balitz ?