2026eko herriko hauteskundeak
2020ko herriko hauteskundeetan lortutako bozen %44ko emaitzaren indarrez bai eta gure 4 hautetsien lanaz balioetsirik gure herriarentzat bestelako kudeaketa bat proposatu nahi dugu 2026tik goiti.
Tokiko hauteskundeak aukera bat dira Donibandar guzientzat horien etorkizuna
erabakitzeko. Gure xedea, funtsezkoak, errealistak eta koherenteak
diren ideiak sustatzea da:
- proiektu inklusibo bat, publiko guziei zuzendua, auzo guzietako ordezkariek
- osatutako zerrenda bateratzaile batek eramana
- proiektu ekologiko eta jasangarri bat
- elkartasunean oinarritutako proiektu bat, ekintza sozial sendoekin
- euskaraz bizi ahal izateko proiektu bat
