Article

Ze etorkizun gure arnas guneentzat ?

Eiheraberri auzoko eta «  Erromatar » zubiko mozketen ondotik alerta jotzen dugu

DONIBANE ERNE! idatzia

Egun zonbaitzuz, herriko zerbitzuek 50 arbol baino gehiago moztu dituzte Eiheraberri auzoan eta zubi “erromatarraren” inguruan. Mozketa bortitz horiek bioaniztasuna sehatzen dute xorien kafira sasoin betean, eta gure ondarearen xarma egiten zuen berdetasun historikoaren marka izorratzen dute.


Metodo zaharkituak eta lanjerosak


Gure herriaren mantentzeak 40 urteko usaia txarrak ditu:


  • Higadura arriskuak: ONF-ak baieztatzen du, arbolen erroek ur-goraldietan erreka bazterrak sendotzen eta atxikitzen dituzte. Alderantziz, Oluntzeko bidearen maldetan egin diren mozketek lur-apaltze arranguragarria sortzen dute, gaur egun bidea lerratzeko lanjerrean ezarriz.
  • Diru publikoaren xahutzea: Sasiak itzultzen ez ikusteko dena garbi moztu ordez, kudeaketa moderno bat ukaiten ahal da, lurra estaltzen dituzten landareak (huntza, konpazionez) baliatuz. Baionan entseatua izana da, metodo horrek belar txarrak itotzen ditu, eta mantentze kostuak izigarri ttipitzen.

Kontraesanak geldi!

"Agenda 2030"eko lau panel Errobi erreka bazterrean ezarriak izan dira, ingurune horren biodibertsitatea goresteko. Ezazolkerian, goraipatzen dutena desegiten dute, erakutsiz zointzuk diren herriko etxekoen lehentasunak.

Herriko langileen lan eskergabea txalotzen dugu (batez ere harresietan egin duten lana), bainan gehiengokoen hautuak salatzen ditugu.


Donibane Erneren proposamenak

  • Mozketak gelditu eta kudeaketa selektibo eta zientifiko batera pasatu.
  • Adituekin aritu (ONF, CAPBko ibai teknikariak, CPIE Euskal Herria) berdeguneen plan oso bat sortzeko.
  • Landaketa baliosak: fruitu arbolak landatu (intxaurrondoak, gaztainondoak) eta Eiheraberriko bidexkak balizatu lur zolak babesteko.

Klima aldaketaren aintzinean, Donibane Garazik kudeaketa modernoa, ekologikoa eta ekonomikoa merezi du. Norabide aldaketa exijitu dezagun!