Bihotzetik eskertzen ditugu gure alde bozkatu dutenak, gure sustenguak eta Donibandar guziak beren harrerarentzat kanpaina denboran.
Gure herriko 100eko 44,28 bildu dituen alternatiba bat eskainirik kontent gira, emaitza onartzen dugu eta gure kontrakoei goresmenak emaiten dizkiegu.
Gure deliberamendua osorik da. Sekulan baino gehiago, mobilizaturik jarraitzen dugu eta bizilagun guziei adi gaude.
