Ahalorde bidez bozkatzea
Bozka bat bozez boz irabazten da, boz bakoitza konta da hauteskunde honetan, hortik dator ahalorde bidezko bozkaren inportantzia.
Martxoaren 15ean bozkatzeko tokira ezin baduzu joan, zure hautuko pertsona bati ahalordea eman diezaiokezu, hark zure ordez bozka dezan.
Legearen araberan, bozkaren eguna arte ahalordea egiten ahal bada ere, gomendagarria da desmartxa berantenaz bozka aitzineko ostiralean egitea, erran nahi baitu, martxoaren 13an, ostiralarekin. Beranduegi galdegiten bada, arriskua da herriko etxera aski goiz ez iristea, eta horrek ahaldunari bozkatzeko aukera kentzen ahal dio.
Familia bakoitzean, kide batek bere gain hartu behar luke ahalorde bidezko bozen antolatzea.
Nola egin bere ahalordea?
Ahalordetzearen egitea arautua da eta hainbat modutan egin daiteke, horietako bat osoki digitalizatua delarik.
CERFA paperezko inprimakia: zure eskaera egin dezakezu CERFA paperezko inprimaki baten bidez. Agiria linean bete eta inprimatu daiteke, edo herriko etxean eskuratu. Ondotik, zuzenean jendarmeriara eraman beharko duzu. Nortasun agiri bat eraman beharko duzu.
"Maprocuration" teleprozedura: ahalordetze inprimakia linean eskatu behar duzu FranceConnect bidez, eta ondoren fisikoki jendarmeriara joan. Han, nortasun agiri bat aurkeztu beharko duzu, bai eta erregistro-erreferentzia ere.
%100ean digitalizatua den prozedura: orain, hauteskunde guzietarako, posible da ahalduntze eskaera (edo haren ezeztatzea) FranceConnect atariaren bidez egitea, osoki digitalizatua den maneran. Horretarako, nortasun agiri berria ukan behar da eta France Identité bidez ziurtaturiko identitate numerikoa ere. Ondotik, ahalduntzea linean baliozkotu beharko duzu, jendarmeriara joateko beharrik gabe.
Nori eman ahalordea?
Zure boza nahi duzun pertsonaren esku utz dezakezu. Pertsona horrek ez du zure herri bereko hautesle zerrendan izaiteko obligaziorik. Ez da ere beharrezkoa familiako kide bat izatea. Aldiz, zure ahaldunak nahitaez zure bozketa-bulegora joan beharko du boza kutxan sartzeko. Azkenik, ahaldunduak ezin ditu bi ahalduntze baino gehiago izan bere izenean, eta hala bada, bigarren ahalduntzea derrigorrez atzerrian bizi den pertsona batengandik etorri behar da.
Donibane Garazin aldaketa nahi baduzu, zuk ere horretan lagundu dezakezu. Zure familiako kideen ahalduntze bidezko botoa antolatzen ahal duzu hala nola adinekoak direntzat eta bozkatzera joateko eragozpenak dituztenentzat.
