Article

10 engaiamendu

Donibane ernek gauzatuko dituen 10 engaiamendu, hautatua izan bezain laster

DONIBANE ERNE! idatzia

Seriostasuna eta zorroztasuna: agintaldi hastapeneko finantza ikuskapen bat egin,

herriaren funtzionamenduaren bilana eta analisia, etorkizuneko inbertsioer buruzko

ondorioak aztertzeko.


Gardentasuna eta hurbiltasuna: herriko kontseiluak eta gai zerrendak aitzinetik

jakinarazi, hautetsi bakotxarentzat helbide elektroniko publiko bat ukan, herriko

batzorde bakotxarentzat hilabetero permanentzia bat atxiki.


Demokrazia parte-hartzailea: proposamen eta batasun iturri izanen diren auzo

kontseiluak antolatu, Adinekoen kontseilua eta Gazteen kontseilua dinamizatu. Elkarte

guziak sustengatu, elkarlanean aritu.


Garraioa, mugikortasuna, oinezkoak eta txirrindulariak segurtatu: ekintza kolektibo bat antolatu, Baiona/Donibane Garazi trein bidea hobeki ibil dadin. Eskoletako haurren ibilbideak eta mugikortasun leunen seguritatea bermatu gure herrian.


Euskara baloratu: harrera, desmartxa administratiboak eta herriaren komunikazioa

euskaraz garatu. Euskararen ikaskuntza sustatu.


Elkartasuna, entzutea, onginahia eta lagun artea: herritarren hitzak kondutan hartu, zailtasunetan diren pertsonak lagundu, denendako memento goxoak antolatu (besten idekitzea, biztanle berrien errezebitzea, adinekoen bazkaria).


Xumetasuna, zuhurtzia eta ekologia: proiektu garestiegiak saihetsi, duguna hobetu

eta babestu, gure erabakien ondorio klimatikoak eta ekonomikoak kondutan neurtu.


Emazte / Gizon berdintasuna: herriko erabaki guzietan, genero eta diskriminazio

gaiak kontuan hartu.


Alde zaharra: oinezkako karriketan, autoen pasaia posibilitatea lehengo ordutegietara

itzuli (11:30/18:30 06/15etik 09/15era, salbuespenak gertakariak badirelarik).


Herri garbi bat: zikin untzi, bereixketa untzi, xakurren kaken biltzeko poltsa gehiago

instalatu eta herria ardurago garbitu. Etxeko ondarkinen bilketa berriz atez ateko

maneran proposatu mugikortasun urriko pertsonentzat.